Gutxi jateak bizitza zergatik luzatzen duen argitu dute, laborategiko animalietan
2024/12/26 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Behazunaren osagai batek, azido litokolikoak, fruta-eulien eta nematodoen (Caenorhabditis elegans) bizitza luzatzeko ahalmena duela frogatu dute Xiamen unibertsitateko ikertzaileek (Txina). Saguetan ikusi dutenez, kaloriak murrizteak azido litokolikoaren maila igotzea dakar, eta horrek AMPK proteina sortzea dakar. Proteina horrek muskulua gaztetzea eragiten du, eta haren funtzioa hobetzen du.
Esperimentalki, ikertzaileek azido litokolikoaz elikatu dituzte fruta-euliak eta nematodoak. eta frogatu dute koonposatu hori jan ez zutenak baino nabarmen luzeago bizi zirela. Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa, irekian, eta ohartarazi dute, gizakietan, ez dagoela frogatuta azido litokolikoak eragin hori duenik. Are gehiago: dosi altuetan, toxikoa izan omen daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia