}

Erretzeari utzi nahi baldin badiozu

1991/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Erretzeari uzteko bideak eta saiakuntzak ugari baino ugariago dira. Metodo hauetako azkena irailean atera berri da eta Fabré izeneko laborategi frantziarrek kaleratu dute.

Erretzeari uzteko bideak eta saiakuntzak ugari baino ugariago izan dira. Merkatuan produktu asko dago jada, eta hauek ezezik medikuntza alternatiboek ere beren soluzioak badituzte. Metodo hauen bidezko arrakasta-maila asko aldatzen da pertsona batetik bestera eta produktu batetik bestera.

Metodo hauetako azkena irailean atera berri da eta Fabré izeneko laborategi frantziarrek kaleratu dute. Metodoa funtsean hauxe da: nikotinazko partxe batzuk ilerik gabeko azalean itsasten dira. Partxe hauek nikotina-dosiak askatzen dituzte eta odolera iristen dira. Honela erretzaileek zigarroa erretzen hasten direnean asetasun-sentsazio izugarria nabari dute eta zigarroari nazka hartzen diote.

Metodo honen sustatzaileek, sei hilabetean tratamendua egiten dutenen artean arrakasta % 80koa izatea espero dute.

Hala izan bedi!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia