}

Eraikinetako tenperatura jaisten duen zementu bat sortu dute

2024/10/21 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

eraikinetako-tenperatura-jaisten-duen-zementu-bat
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Smart Cities Institutuko (ISC)  ikertzaileak. Ezkerretik eskuinera: Unai Jiménez, Miguel Beruete (aurrean), Carlos Lezáun, Alicia Torres, José Manuel Pérez eta Iñigo Liberal. Arg. NUP

Eraikinetako tenperatura jaisten duen zementu bat sortu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile batzuek. Teknologia berri bat garatu dute, zementuaren propietate islatzaileak hobetzen dituena, porositatea kontrolatuz eta material jasangarrien mikropartikulak eta nanopartikulak gehituz. Zementu horrek eguzki-erradiazioa gehiago islatzen du, eta, aldi berean, beroa kanporantz igortzen du; hala, gainazalak freskoago mantentzen dira.

Laborategian saiakuntzak egiteaz gain, ikertzaileek azterketa klimatikoak egin dituzte, teknologia horrek munduko hainbat eskualdetan duen potentziala ebaluatzeko. Lehen proba batzuk ere egin dituzte, eta adierazi dutenez, emaitzak itxaropentsuak dira. Hala, ikertzaileen esanean, lan honek atea irekitzen dio eraikuntza-material jasangarrien belaunaldi berri bati, eraginkortasun energetikoa hobetzeaz gain, klima-aldaketa arintzen ere lagun dezaketen materialei.

Lanak, gainera, Nanophotonics Research Award for Innovative Sustainability nazioarteko saria jaso du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia