Elhuyarrek “Zientzia emakumeak argira” egutegia argitaratu du

2022/01/10 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Elhuyarrek “Zientzia emakumeak argira” 2022ko egutegia argitaratu du emakume zientzialarien lana ikustarazteko.

 

Hilabete bakoitzean garai zein jakintza-arlo desberdinetako emakumeak aurkezten dira, Izaskun Alberdi Landaluze ilustratzaileak eginiko emakume bakoitzaren ilustrazioekin batera. Hala, urtarrilean Marta Macho Stadler matematikaria, irakaslea eta zientzia-dibulgatzailea azaltzen da; otsailean Naima El bani Altuna paleozenografoa, sedimentologoa eta geologoa; martxoan Mary Winston Jackson matematikaria, fisikaria eta ingeniari aeroespaziala; apirilean Anna Atkins botanikaria eta lehen emakume argazkilaria; maiatzean Timnit Gebru ingeniari elektrikoa eta adimen artifizialaren ikertzailea; ekainean Vandana Shiva fisikaria, aktibista ekologista eta ekofeminista; uztailean Nerea Pagaldai Agiriano biologoa, animalien portaeran espezializatua; abuzutuan Wanda Díaz-Merced astrofisikaria; irailean Charlotte Hym neurozientzialaria eta kirolari olinpikoa (skaterra, Tokio 2020); urrian Teresa del Valle Murga gizarte-antropologoa; azaroan Matilda Joslyn Gage idazlea, aktibista abolicionista eta sufragista; azkenik, abenduan Jone Uria Albizuri matematikaria eta Bertsolaria aurkezten da.

2022ko Elhuyar egutegia jaisteko klikatu hemen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia