}

Burua babestu beharra

1988/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Txirrindulariek motoristek baino buruko lesio gehiago dutela erakusten dute. Beraz, ikerlarien aholkua kaskoa eramatea da, noski.

Gero eta normalago bihurtu da txirrindularientzako bide bereziak irekitzea. Hala ere, ohizko errepideetan ikusten dira txirrindulari gehienak.

Oxford-eko unibertsitateko ikasle askok bizikleta erabiltzen duenez gero, beren joan-etorrietako istripuen azterketa egin da. Hilabete epemugatzat hartuta, ohizko errepideetan 0,9 zauritu kilometroko eta bide berezietan 0,4 zauritu kilometroko zeudela ateratzen zen.

Estudioak, txirrindulariek motoristek baino buruko lesio gehiago zutela erakusten zuen. Txirrindularietan herenak lesioak buruan jasaten zituen bitartean, motoristen artean % 15 zen kopuru hau. Aldiz, motoristen artean kaskoa eramatea normala den bitartean, txirrindularien artean % 0,7ak bakarrik eramaten du. Beraz, ikerlarien aholkua kaskoa eramatea da, noski.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia