}

Badator EROS

1996/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

22 kilometro luze da EROS 466 asteroidea. Farinella astronomo italiarrak gogoratu duenez, dinosauruak desagertarazi zituen meteoritoa baino askoz handiagoa da, gainera.

EROS, maitasunaren jainkoa ere badena, albiste bilakatu da egunotan. Izan ere, EROS 466 izeneko asteroidearen ibilbidea aztertzen ari zela, Paolo Farinella astronomo italiarrak Lurraren kontra talka egingo duela iragarri du. Lasai egon gaitezke, hala ere, Farinellaren esanetan talka ez baita berehala gertatuko: 1.000 milioi urte inguru beharko omen du EROS 466 asteroideak guganaino iristeko.

EROS 466 Lurra eta Jupiterren orbiten artean jira-bira ari da. Martitzen indar grabitatorioak, ordea, bere ibilbidea okertu egingo duela uste du Farinellak. Arestian esan bezala, asteroidea ez da berehala desbideratuko eta baliteke, azkenean, Jupiterrek edota Lurrak berak bere onera bueltaraztea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia