Asteko argazkia: Saguzarrak Europan sortu ziren

Galzorian dagoen Bechstein saguzarra Aizkorri-Aratz Parke Naturalean. ARG.: Unai Baroja (@baroja.wildlife)


Ikerketa batek frogatu du saguzarren jatorria Europan dagoela duela 65 milioi urte, eta bertatik zabaldu zirela mundu osora.

103 saguzar-espezieren genomak sekuentziatu dituzte, eta 44 fosil ere aztertu dituzte. Informazio horrekin guztiarekin, orain arteko saguzarren genoma-bilduma handiena sortu dute, eta lagungarria izan daiteke ulertzeko zergatik duten animalia horiek bizi-itxaropen hain handia eta gaixotasunekiko hain erresistentzia altua .

Horretaz gain, azterketak argitu du ekokokapena eta hegan egiteko gaitasuna saguzarren eboluzioan oso goiz garatu zirela.

Irati Diez Virto

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Eboluzioa