}

Arku-formako uhin estazionario bat behatu dute Artizarraren atmosferan

2017/01/23 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

arku-formako-uhin-estazionario-bat-behatu-dute-art
Artizarra. Arg. Creative Commons

Japoniako astronomo talde batek arku-formako egitura estazionario bat aurkitu du Artizarraren atmosferaren goialdean. Egiturak 10.000 km-ko hedapena du, distiratsua da eta ez da mugitzen Artizarraren atmosferaren behealdeko geruzekiko. Artizarraren atmosfera oso mugikorra dela kontuan izanda (goialdeko hodeiak 100 m/s-ko abiadurarekin mugitzen dira), zaila da egitura estatiko horri azalpena aurkitzea.

Ikertzaileek uste dute behealdean sortutako grabitate-uhin baten emaitza dela, baina ez dute argitu nola sor eta heda daitekeen efektu hori Artizarraren gainazaleko baldintzetan. Horretarako, datu gehiago lortu eta aztertu beharko dira. Nature Geoscience aldizkarian argitaratu da ikerketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia