}

Anarkia ordena baino hobea

2000/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gure burua erabat aske dabilenean (inolako galgarik gabe biraka dabilen gurpil baten moduan) azkarrago jartzen dugu arreta gure inguruan zerbait gertatuz gero. Zerbaitetan arreta nahita jarri nahi dugunean (kontzienteki), gehiago kostatzen zaigula, alegia, egoera kontzienteek berez duten barruko "abiadura kontrola" dela eta. Hori dio behintzat Wolfe of Harvard Medical School-eko ikertzaile-talde batek.

Hori frogatzeko ikertzaileek segundo gutxi batzuez hainbat letra erakutsi dizkiete boluntario batzuei eta letra jakin batzuk bilatu eta kokatzeko eskatu zieten. Lehenengoetan boluntarioek bazekiten letrak agertuko zitzaizkiela; ondorengo testetan, ordea, ez zitzaien arreta finkatzen utzi hainbat egoeratan jarriz eta hainbat gauza erakutsiz. Emaitza: "bilaketa aleatorioa" deitu dioten egoeran zeudenek arreta finkatuta zutenek baino bi aldiz azkarrago bete zuten egin beharrekoa. Beraz, kasu honetan anarkia ordena baino azkarragoa dela ondorioztatu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia