Alzheimerraren aurkako farmakoen eraginkortasuna zalantzan

Arg: Eisai


Alzheimerraren aurkako farmako antiamiloideek ez dute efektu klinikoki esanguratsurik, nazioarteko erreferentziazko Cochrane erakundeak egindako berrikuspen berrikuspen zabal baten arabera.

Berrikuspen horretan 17 saiakuntza kliniko eta 20.000 paziente baino gehiagoren datuak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute ez dutela ia eraginik narriadura kognitiboan eta dementziaren larritasunean, eta lortzen diren hobekuntzak ez direla iristen klinikoki esanguratsuak izateko ezarritako gutzieneko atalaseetara.

Alzheimerrarekin lotutako amiloide-plaken aurkako hainbat botika baimendu dira azken urteetan —lecanemab eta donanemab, esaterako—, gaixotasunaren hasierako faseak tratatzeko eraginkorrak zirelakoan. Orain, ordea, berrikuspen honetan gaur egun merkaturatzen ari diren antiamiloideen eragina aztertu dute, eta emaitzek erakusten dutenez, medikamentu horiek garuneko beta-amiloide plakak murriztea lortzen badute ere, murrizketa horrek ez dakar hobekuntza funtzional edo kognitibo garrantzitsurik. Eta, gainera, garunaren hantura eta mikrohemorragiak izateko arrisku handiagoa egon litekeela ere ikusi dute dute.

Egoitz Etxebeste Aduriz

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali