CIC biomaGUNEn, EHUrekin lankidetzan, alzheimerra beste ikuspuntu batetik ikertzen ari dira: mielina zorroan zentratzen dira, nerbio-zuntzak inguratzen dituen babes-zorroan, zeinaren bidez nerbio-bulkadak transmititzen diren.
«Mielinaren eginkizuna hobeto ulertzeak tratamendu-aukera berriak sor ditzake»
Hainbat ikerketek iradoki dute mielina zorroa kaltetu daitekeela alzheimerraren hasierako faseetan, sintomak agertu aurretik ere, baina ikertzaileek azaldu dute ikertzeko dagoela hori gaixotasunaren kausa edo ondorioa den.
Horregatik, espero dute mielinaren eginkizuna hobeto ulertzeak aukera berriak irekiko dituela, eta mielinan aldaketak konpontzeko edo saihesteko modu bat aurkitzeko lanean ari dira, gaixotasuna tratatzeko estrategia gisa.
Irati Diez Virto
Elhuyar Zientzia



