P eta H, bi hizki baino gehiago
Bi hizki soil izateak ez dio baliorik kentzen pH-ari. Zerbait landatu aurretik, adibidez, garrantzitsua da lurraren azidotasuna edo alkalinitatea zehatz ezagutzea. Kosmetikoen mundutxoan ere, pH-ak badu sona. Nork ez du noizbait ikusi bere pH-aren neutraltasuna handikiro aurkezten duen xanpu, gel edo kremarik? pH-aren neurri hori giza larruarenaren parekoa bada, 3,5 eta 8 artekoa bada, produktu horiek egunero erabili ahal izaten dira; balio-tarte horretakoa ez bada, aldiz, ezin.
Giza gorputzaren barneko pH-ak ere badu garrantzia. Bihotzerrearen errudun izan daiteke. Bihotzerrea urdaileko jariakinek esofagoan duten eraginaren ondorioa izaten da gehienetan. Azidotasuna zenbatekoa den neurtzeko, pHmetriak egiten dira. Sudur-zulotik urdailaren sarreraraino zunda txiki bat sartzen da. Zundak esofagoan gertatzen diren azido-jarioak neurtzen ditu, eta pazienteak 24 orduz gainean eraman behar duen gailu batera bidaltzen ditu.
Proba ez da atsegina, baina bai zehatza. Esperientziaz diotsuet.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







