Esnatu ezina
Australiari agur esango diogu, eta osasunari buruz hitz egingo dugu segidan. Oraingo honetan, astero erantzuten dugun galdera hori ez zaigu posta elektronikoz iritsi. Duela aste gutxi kalean bikote batek geratu ninduen eta zuzen-zuzenean helarazi zidan galdera. Bikote horrek loaren paralisiari buruzko argibideak Teknopolisen emateko eskatu zidan; izan ere, bikote horretako neskak pairatzen du gaitz hori: loaren paralisia, hau da, esna sentitzen da baina ezin izaten du gorputza mugitu.
Aitortu behar dugu, Teknopoliseko lantaldean inoiz entzun gabe geundela horrelakorik, baina, erantzunaren bila adituei galdetu ondoren, zera jakin dugu: loaren parasili izenez ezagutzen den esnatu ezin hori, narkolepsiaren ezaugarrietako bat dela.
Insomnioa alde batera utzita, narkolepsia da loaren gaixotasun arruntena, baina, hala ere, gaixotasun arraroen artean dago. Egunez logura izugarria da narkolepsiaren ezaugarri nabarmenena, batzuetan lo geratzeraino, baina baditu beste ezaugarri batzuk ere: giharrak bat-batean indarrik gabe geratzea, lo hartu aurretik gertatzen diren irudipenak eta begitazioak, edo gauez sarritan esnatzea. Eta loaren paralisia, sentipen hori ere narkolepsiaren ezaugarria da. Oraindik ez da ezagutzen zerk eragiten duen narkolepsia, eta argi dago gaitz konplexua dela, eragile asko izan ditzakeena. Gaixotasunari aurre egiteko, gaur egun, batez ere, botika psikoestimulatzaileak erabiltzen ari dira.
Hauxe da bikote horri konta diezaiokeguna. Dena dela, informazio zabalagoa nahi baduzue, badakizue, espezialistarengana jo beharko duzue.

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian