Donostiako Institutu Onkologikoak egoitza berria
Oraindik hilabete batzuk falta dira Donostiako Kutxaren Gizarte Ekintzaren Institutu Onkologiko berria martxan has dadin, baina eraikin berria bi egun barru inauguratuko dute, urtarrilaren 16an. 
Eraikinaren lehenengo harria 2006ko uztailean jarri zuten. Orain, berriz, itxura hau du egoitzak. duela 70 urte Gipuzkoan sortu zen Minbiziaren Kontrako Ligaren lanari jarraipena emango dio Onkologiko berriak. 1933an sortu zen Aldakoneako institutu zaharra txiki geratu delako eraikitzen ari dira egoitza berria. Irudietan duzuen onkologiko berriak minbizia prebenitzeko eta sendatzen saiatzeko teknologia berriak estreinatuko ditu: mamografia digitalak, TAC berri bat eta erradioterapia-tresna berriak izango ditu. Eraikinak hiru solairu izango ditu. Bertan, 52 logelako ospitala, ebakuntza-gela adimendunak, laborategia eta farmazia egongo dira, besteak beste.
  
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian
Teknopolis