Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyar Zientzia
Uhin ultramoreak
Olinpiar Batzordeak berriz erabaki du emakumeei azterketak egitea goi mailako lehian parte hartu dezaketela frogatzeko. Aurrez, azterketa ginekologikoak egiten zizkieten eta aurrera begira test genetikoak egingo dira “errespetuzko” tratuaren izenean eta “intimitatea” urratu gabe. Zehazki, Y kromosoman, eta soilik kromosoma horretan dagoen gene bat ote daukaten begiratuko dute emakumeen kategorian lehiatu nahi duten kirolarietan. Izan ere, biologikoki emakumeak XX eta gizonak XY direla erakutsi digute. Hortaz, kirolariari egingo zaion azterketan Y kromosoman bakarrik dagoen gene hori antzematen bada, pertsona hori biologikoki gizontzat hartzen da. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan tesi hori zalantzan jarri dugu. Zientifikoki ez du zentzurik test genetiko soil batean oinarrituta nor den emakumea eta nor ez bereiztea.
Bestalde, nolako izotza da hobea edariak hozteko: trinkoa ala zuloduna?
GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.
Elhuyar Zientzia
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian