Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zeres, bi mendez behatuta

2002/01/08 Elhuyar Zientzia

Eguzki-sisteman planeten 'banaketa' betidanik interesatu zaie astronomoei. Garai batetik aurrera, begi hutsez ikusten ez diren planetak aurkitzen hasi ziren. Batzuk oso urruti daude ikusi ahal izateko; Saturnotik haraindi daudenez ari gara, noski. Baina kalkuluek galdera bitxi bat planteatzen zuten: gertuko planeten kokapena ikusita ez al da planeta bat falta Marte eta Jupiterren artean?

Erantzuna Giusseppe Piazzi astronomo italiarrak eman zuen 1801. urtean. Planeta bat izan beharrean, Piazzik asteroide bat aurkitu zuen, itxura esferikoa duen 930 kilometroko harria. Geroztik, beste hainbat asteroide aurkitu dira eskualde berean, denak ere Zeres baino txikiagoak. Horrela, planeta handia sortu beharrean, eskualde horretako materia asteroidetan banatuta dagoela ondorioztatu zuten, asteroide-gerrikoa dela, alegia.

Gaur egun, bai Zeres bai eta gerrikoko beste asteroideak Hubble teleskopioaren bitartez aztertzen ari dira. Joan den urteko behaketetan asteroide horren azalean orban handi bat detektatu zuten; seguruenik, beste asteroide baten aurka talka egin zueneko 'gerra-zauria'.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia