}

Zer izan zen lehenago, oiloa ala arrautza?

2000/03/01 Elhuyar Zientzia

Hauxe da gizakiak betidanik egin duen galdera: zer izan zen lehenago, oiloa ala arrautza? Eta erantzunak era askotakoak eman izan dira.

Baina gaur, erantzuna topatzeko paleontologiara joko dugu. Oiloak agertu baino milioika urte lehenago dinosauroek jada jartzen zituzten arrautzak. Eta paleontologiari esker, jakin badakigu hegaztiak dinosauroen ondorengoak direla. Beraz, arrautza izan zen lehenengo eta oiloa gero.

Baina, noski, berriz ere galdera egin dezakegu. Zer izan zen lehenago, dinosauroa ala arrautza? Eta berriro ere erantzuna arrautza da. Dinosauroen aitzindariek ere, hau da anfibioek, arrautzak jartzen baitzituzten. Eta anfibioen aurretik baita arraiek ere, eta horrela, arrautzaren antzeko zerbait sortu zuen lehen izakiraino jarrai genezake.

Oiloen arrautzekin zerikusi handirik ez zuen izango arrautza hark noski.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia