}

Zelakantoa, fosil biziduna

1986/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bi ikerlari japoniarrek bi zelakanto bizirik filmatzea lortu dute. Fosil bizidun honen lehenengo aleak, 1938.ean harrapatua izan zenean, iraultza txiki bat eragin zuen. Fosil-erregistroan oinarriturik, Aro sekundarioan desagertuak zirela uste zen garai hartan.

Kasu honetan bi ikerlari japoniarrek bi ale (60 eta 65 kg-koak) harrapatu zituzten Komoreak Artxipielagoan 300 m-ko sakoneran. Filmea grabatu ahal izateko, 50 m-raino igo zituzten ondoren. Tamalez, filmeko pertsonaia nagusiak egun baten buruan hil egin ziren. Eguzkiaren izpiak izan ziren heriotzaren kausa egiazki. Arrain misterios hauek 700 m-ko sakoneran bizi direla hartu behar da kontutan.

Hala ere, ikerlariek, zelakantoren bat laborategian bizirik iraun eraztea lortuko dutenaren esperantzarik ez dute galdu. Gertutik aztertu ahal izateak, anfibioranzko eboluzioak aurrera nola egin zuen hobeto ulertzeari lagunduko lioke zelakantoak; arrain hezurdun eta lur-ornodunen arteko trantsizio-talde bateko partaide bait dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia