Zahartzea neurtzeko modu berri bat aurkitu dute


Zahartze-maila neur daiteke ohiko odol-analisietan neurtzen diren parametroen bilakaera aztertuta. Horixe erakutsi dute Nature Communications aldizkarian argitaratu berri duten lan batean.

Zahartu ahala ahuldu egiten da osasuna, eta handitu gaixotasunak izateko arriskua. Horregatik, azken urteetan asko ari dira ikertzen zahartzearen gakoak, eta zahartze biologikoa neurtzeko moduak. Izan ere, adin biologikoa ez dator beti bat adin kronologikoarekin.

Adin biologikoa neurtzeko erabili izan dira hainbat biomarkatzaile, DNAren metilazioa eta abar. Orain, berriz, ohiko odol-analisietan neurtzen diren parametroen eboluzioa aztertu dute, eta DOSI deitu dioten organismoaren egoeraren indikatzaile dinamikoa definitu dute (dynamic organism state indicator). Ikusi dute DOSIak lotura zuzena duela adinarekin, gaixotasunekin, eta bizitza-estiloekin. Eta, indikatzaile horren bilakaera aztertuta, gizakion biziraupen maximoa zein izan daitekeen ere iragarri dute: 120-150 urte.

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia Itsas Biologian eta Animalia Biologian lizentziatua, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife). AZTI-Tecnalian hasi zuen bere ibilbide profesionala. 2006tik Elhuyarren ari da lanean Kultura Zientifikoaren arloan. Elhuyar aldizkariko erredaktorea eta zuzendarikidea da.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna