}

Urtebete geroago, Fukushima gogoan

2012/03/12 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Atzo mundu osoak gogoratu zuen urtebete lehenago Fukushiman izandako hondamendia. Elhuyar aldizkariak otsailean bezala, komunikabide gehienek arreta berezia jarri diote ordutik gertatutakoari.
urtebete-geroago-fukushima-gogoan
Fukushimari buruzko graffiti bat - Arg. Wolfgang Sterneck/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera

Argitaratu diren gogoeta eta artikuluen artean, bada bitxikeriarik ere, adibidez, Georgia Teknologia Institutuak egindakoa (Estatu Batuak).

Hain zuzen, duela urtebeteko lurrikararen uhinak audio-fitxategi bihurtu dituzte hango ikertzaileek. Horretarako, sismografoek jasotako seinalearen maiztasuna handitu dute, uhinak gure entzumenak sumatzeko maiztasun-tartean egon daitezen.

Sismological Reseach Letters aldizkarian argitaratu dute emaitza, eta hiru grabaketa jarri dituzte, adibidetzat. Lehenengoa epizentrotik 145 kilometrora jaso zuten; bigarrena, kostaldean, Daiichiko zentralaren eta Tokioren artean; eta hirugarrena, San Andreseko failan (Kalifornia), lurrikarak mugimenduak eragin baitzuen faila hartan.

Georgia Teknologia Institutuko ikertzaileek adierazi dutenez, haien lana baliagarria da beste lurrikara eta dardara batzuen datuak interpretatzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia