}

Trenak monitorizatzeko sistema bat garatu dute

2009/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Trenak monitorizatzeko sistema bat garatu dute
2009/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Ardo beltz/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera)

Gasteizko tranbian dagoeneko ari dira erabiltzen

Trenen funtzionamendua monitorizatzeko tresna bat diseinatu dute Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko ikasleek, Traintic enpresarekin lankidetzan.

Trenak ikuskatzeko eta kontrolatzeko da tresna hori, eta aukera ematen du horien ekipo elektronikoetan denbora errealean zer gertatzen den ikusteko, eta, beraz, unean-unean gertatzen diren akatsei atzemateko. Horri esker, trena guztiz kontrolaturik izateaz gain, mantentze-lanak eta -kostuak murriztu egiten dira, nabarmen.

Dagoeneko hasi dira erabiltzen hainbat tren-zerbitzutako mantentze-lanak egiteko; besteak beste, Gasteizko tranbian ari dira erabiltzen.

1
254
2009
6
020
Teknologia
Albisteak
18

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia