}

Tibeteko lautada, montzoien sortzaile

2001/05/04 Elhuyar Zientzia

Gaur egun, Asiako klima agintzen duten montzoiak Himalaiako mendiek inguratzen duten lautadak zuzentzen ditu. Udan, lautada tibetarra atmosferara erdi irekitako labe bat da. Lautadaren gaineko aire beroa Indiako Ozeanotik sartzen den haize hezearekin nahasten da. Horrela sortzen dira udako montzoi-euriteak. Neguan, alderantziz gertatzen da; lautadak izotz-puska ikaragarri handi batek bezala jokatzen du, gaineko airea hozten du eta abiada handiz beherantz bidaltzen du, Indiako Ozeanoaren aldera.

Lautada eratu aurretik, Asiako klimak ez zuen horrelako gorabeherarik. Seguruenik, hegoaldean beroa eta hezea zen eta iparralderantz, gutxika-gutxika, hotzagoa eta lehorragoa egiten zen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia