}

Telefonoari erantzun EDO kotxea gidatu

2001/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Telefono mugikorrek gidaria nahasi egiten dute, distraitu. Berri hori ez da guztiz berria, begi-bistakoa baita. Hala ere, Carnegie Mellon Unibertsitateko zientzialariek horren arrazoi zientifikoa bilatu nahi izan dute. Dirudienez, burmuinak aldi berean bi eginbehar kognitibo egiteko duen gaitasuna mugatua da, batez ere atentziohandia behar duten egoeretan. Ikerketa egiteko, burmuinaren aktibitatea islatzen duten irudiak erabili dituzte. Boluntarioak ikusmen-prozesu konplexuko lan bat egiten jarri zituzten, eta, lanean ari ziren bitartean, hainbat esaldi entzunarazi zieten.

Lortutako emaitzen arabera, esaldiak entzutean boluntarioen atentzio-maila % 29 jaitsi zen. Beraz, arazoa ez da esku libreen aukerarekin konpontzen, gidatzeko, eskuez gain, burmuinaren aktibitatea ere behar baita. Gainera, gidatzeak arreta handia behar du, eta hizkuntzaren burmuin-eremuaren % 53ri eragiten dio. Horregatik, zientzialariek gidatzen ari garenean ahalik eta gutxien hitz egiteko ere gomendatu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia