Tabakismo pasiboa eta birika-minbizia
1992/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Tabakoa erretzen dutenen artean birika-minbiziak bide erraza duela gauza jakina da, baina gauza bera esan al daiteke erretzaileen inguruan bizi direnei buruz?

EEBBetan, Europan eta Asian egindako inkestetan, inoiz ere erre ez duten eta erretzaileen artean bizi diren emakumeek birika-minbizia izateko duten arriskua neurtu nahi izan da.
2.699 minbizi-kasutik aurreko baldintza betetzen zuten kasuak % 18 izan ziren.
Neurketa bera egin zen, baina erretzen ez zuten eta emaztea erretzaile zuten gizonen artean. Hemen lortutako emaitzen arabera, % 40koa zen arriskua.
Hala ere, egindako beste zenbait inkesten arabera emaitza kontraesankorrak lortzen dira; arrisku negatiboa dagoela ateratzen da, adibidez.
Batzuek diotenez, ez-erretzailearen genea garatzen omen da erretzen ez dutenen artean eta defentsa natural honen bidez birika-minbizia ebitatzen omen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia