SARS-CoV-2ari aurre egiteko konposatu terapeutikoak aurkitu dituzte Euskanpuseko ikertzaileek

2021/08/10 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Iker Badiola Etxaburu, ikerketaren zuzendarietako bat. - Arg. EHU

SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioa inhibitzen duten konposatu batzuk aurkitu dituzte, Iker Badiola EHUko irakasleak eta Majid Khatib Bordeleko Unibertsitateko doktoreak zuzentzen dituzten ikertzaileek. Aurkikuntza hori Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusak sustatutako lankidetza-partzuergoaren emaitza da.

Tresna bioinformatikoak erabilita, laborategian SARS-COV-2 birusaren aurka eraginkorrak izan diren mila konposatu inguru identifikatu dituzte. Haien artean, sulconazola nabarmendu da (antifungiko bat): zelula ereduetan, % 85erainoko inhibizio-tasak lortu dira.  

Ikertzaileek sulconazolaren erabilera berriaren patentea iragarri dute, baita SARSCoV-2 birusak eragindako infekzioaren aurkako beste konposatu batzuena ere. 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia