Asteko argazkia: herpesa azalean

Herpes birusa azalean zabaltzen. ARG.: Emanuel Wyler/Max Delbrück Zentroa


Max Delbrück Zentroko ikertzaile batzuk 1 motako herpes birusaren infekzioa nola zabaltzen den aztertu dute azal-organoideak erabilita.

Argazkian koloreztatutako gelaxka bakoitza zelula bat da. Ikertzaileak ohartu dira birusak ez dituela zelula-mota guztiak aldi berean kutsatzen, eta kolore ezberdinek infekzioaren une ezberdinak irudikatzen dituzte. Urdin ilunez tindatutako zelulak kutsatu berri dira, eta horiak, berriz, aurreko etapa batean infektatu ziren.

Ikerketan erabilitako azal-organoidea hainbat azal-geruzaz eta hainbat zelula-motaz osatuta zegoen, eta ile-folikuluak ere bazituen, ahalik eta errealistena izan zedin. Hala ikusi zuten, besteak beste, infekzioaren hasieran dermiseko fibroblastoek birus-kantitate handiak pilatzen dituztela, eta ile-folikuluak eta zentzumen-neuronak, aldiz, infekzioa oso garatuta zegoenean soilik infektatzen zirela.

Egileen esanetan, emaitzek iradoki dezakete azaleko zelula batzuk birusarekiko berezko erresistentzia izan dezaketela.

Irati Diez Virto

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biologia

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali