}

Sagu-enbrioiak sortu dituzte, obulurik, espermatozoiderik eta umetokirik gabe

2022/08/26 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

sagu-enbrioiak-sortu-dituzte-obulurik-espermatozoi
Enbroi naturala ezkerrean, eta sintetikoa eskionean. Arg. Amadei eta Handford

Zelula-ametatik abiatuta, eta gametorik eta umetokirik erabili gabe, sagu-enbrioien ereduak egitea lortu dute Cambridgeko Unibertsitateko eta Kaliforniako Teknologia Institutuko ikertzaileek. Nature aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

>Sortu duten eredu biologikoa 8,5 eguneko garapena izatea lortu dute, eta ez ditu egiazko enbrioi baten egitura guztiak, baina bai bihotz bat, taupadak emateko gaitasunarekin; garun bat, atal berezituekin; hodi neurala; eta poltsa amniotikoa, besteak beste.

>Enbrioi sintetikoa urteetako ikerketaren emaitza izan da. Gakoa zelula amen konbinazio egokia lortzea izan da; horretara iristeko, saiakera asko egin dituzte bidean. Beste lorpen handi bat umetokiaren beharrik ez izatea da. Haren ordez, Weizmann institutuan garatutako inkubagailu bat erabili dute.

Sortu duten enbroiak aukera ematen du organogenesia eta enbrioiaren garapena ikertzeko, animaliak erabili beharrik gabe. Onartu dute oraindik hastapenetan daudela, eta ez dutela lortu 8,5 egun baino gehiago garatzea, hortik aurrera ezinbestekoa baita karenaren parte-hartzea (ernaldi osoak 20 egun irauten du). Baina, adibidez, gene baten inaktibazioaren ondorioak ikertu zituzten, zehazki, begien garapenarekin lotutako gene batena, eta ondorioak enbrioi arruntean izaten direnaren parekoak izan ziren.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia