Pipermina ultzerarentzat ez da kaltegarria

Pipermina ultzerarentzat ez da kaltegarria


Piperminak edozein motatako min eta inflamazioak baretzeko onak dira.

Ultzera dutenei kalterik ez die egiten piperminak. Gainera piperminak edozein motatako min eta inflamazioak baretzeko onak dira. Kapsizina izeneko substantzia dute eta honek P substantzia deitutakoaren produkzioa bultzatzen du. P substantziaren eginkizuna minaren seinaleak nerbio-sistema guztira banatzea da.

Kapsizinak zelulek duten P erreserba agortuarazi egiten du eta nerbio-sistemari sentikortasuna galarazten dio. Kapsizinazko kremak artrosiaren eta orbainetako oinazeen kontra erabiltzen dira.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna