}

Pestizida naturalak

1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kanadako Guelph Unibertsitateko zientzialari-talde batek frutak denbora luzean mantenduko dituen pestizida natural baten erabilera ikertzen ari da. Pestizida-mota hori fruten usaina eta zaporea sortzen duten osagai kimikoez osaturik dago.

Fruta-lurrinak aldeidoz, alkoholez eta ketoiez osatutako konposatu kimikoak dira eta zenbait janariren zaporea areagotzeko erabili ohi dira gaur egun. Mikrobioak suntsitzen dituzten lurrinak erabiliz fruten ustelketa geldiarazi nahi da. Horixe da gaur egun fruta-ekoizleen arazo handiena, legediak pestizida gogorrenak galarazi dituenetik.

Pestizida natural horiei esker, usteldutako frutek urtean sortzen dituzten galera handiak murritz daitezkeela uste du Guelph Unibertsitateko taldeak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia