}

Oxigenoaren lehenengo aztarnak

2007/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Oxigenoaren lehenengo aztarnak
2007/11/01 | Elhuyar

Orain arte uste zuten baino 50-100 milioi urte lehenago hasi zen oxigenoa pilatzen Lurrean, AEBko zenbait ikerketa-taldek Australian aurkitu dituzten aztarnek adierazten dutenez. Milioika urtez atmosferarekin kontaktu zuzenik izan ez duen sedimentua aztertu dute, eta ikusi dute duela 2.500 milioi urteko sedimentuetan oxigenoarekin erreakzionatu zuten osagaiak daudela, alegia, garai hartan oxigenoa bazegoela --orain arte uste zuten oxigenoa duela 2.400 milioi urte agertu zela lehenengoz--. Ozeano-uretan oxigenoa baldin bazegoen, litekeena da atmosferan ere egotea, kontzentrazioa bizia garatu ahal izateko behar zen baino askoz ere txikiagoa bazen ere.

1
236
2007
11
008
Ozeanografia; Eboluzioa
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia