Oxigenatutako gasolina
1995/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Etorkizunerako irtenbide egokia izan liteke. Gasolinek sorrarazten duten poluzioa gutxiagotu egingo du "oxigenatutako gasolina" izenaz ezagutzen den erregai berriak. Aurki iritsiko omen da gure artera, baina jadanik laborategi-fasea gainditu du EEBBetan eta Finlandian.
Gasolinaren osagaiak aldatzean datza erregai berriaren ekarpena. Oxigenatutako konposatu horiek substantzia poluitzaileak ordezkatu dituzten kasuetan, karbono monoxidoaren emisioak %25 gutxiagotu ziren, hidrokarburuena %10 eta bentzenoarena %30. Oxigenatutako gasolina berria erabiltzeko bestalde, ez da aldaketa handiegirik egin beharko gure ibilgailuetan. Bere salneurria halaber, gaur egungo gasolinen parean egongo dela aurrikusi da.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia