}

Odol-analisiak 8.000 metrora, gorputza hobeto ulertzeko

2007/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Odol-analisiak 8.000 metrora, gorputza hobeto ulertzeko
2007/07/01 | Elhuyar

Ikertzaile- eta mendizale-talde batek Everest mendia igo du odol-analisiak egiteko. Tontorrean arterietako odola ateratzeko zailtasunak zituztenez, metro batzuk jaitsi behar izan zuten, eskularruak arriskurik gabe kentzeko gai ziren leku bateraino. Hala ere, inoiz ez da egin horrelako azterketarik hainbesteko garaieran.

Ikerketaren helburua da ikustea nola moldatzen den gorputza oxigeno gutxiko kondizioetan, eta espero dute ikertutakoak lagunduko duela odola gorputz-ataletara eramateko arazoak dituzten pertsonentzat tratamendu egokia aurkitzen.

1
233
2007
7
008
Osasuna; Medikuntza; Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia