Elhuyar zientziaren komunikazioa

Nilo ibaiaren delta, gauez

2010/11/11 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Nazioarteko Espazio Estaziotik (ISS) bidalitako irudi ederra duzue honako hau. Baliteke astronautak Lurrari gauez behatzera ohituta egotea dagoeneko, baina besteon arreta segituan bereganatu ohi dute halako argazkiek. Egipto ageri da bertan, eta argiei erreparatuta oso ondo ikus dezakegu estatu osoko ia biztanle-gune guztiak Nilo ibaiaren inguruan kontzentratuta daudela.

Mediterraneoaren hego-ekialdeari urriaren 28an ateratako argazki honetan, zurtoin oso luzeko lore bat balitz bezala ikus ditzakegu Nilo eta haren delta; irudiko punturik distiratsuena, lorearen oinarria, Kairoko metropoli-barrutiari dagokio. Gaua izanik, eremu txikiagoak eta azpiegitura edo errepideak ere ikusten laguntzen digute argiek, eta hori nekez lortuko genuke egun argitan.

Distira gehien duen bigarren eremua Mediterraneoko ekialdeko kostaldea —Israelgo Tel Aviveko barrutia—, eta haren sortaldekoa —Amman, Jordania— dira.

Irudia: William L. Stefanov, NASA-JSC.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia