}

Motor esferikoa roboten besoetarako

2001/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ingeniari-talde batek edozein norabidetan biratzeko gai den motor esferiko berri bat asmatu du. Ideia, berez, ez da berria. Orain arte ere era horretako motorrak erabili izan dira roboten besoak mugitzeko. Baina honako honek abantaila asko ditu.

Lehen sei motor jarri behar ziren lekuan, nahikoa da, orain, horietako hiru jartzea. Gainera, hiru dimentsiotan mugitzeko askatasun handiagoa ematen diote besoari. Orain artekoek gizakiaren ukondoaren antzeko mugimendua egiten dute; berri hauek, ostera, sorbaldaren mugimendua imitatzen dute.

Bestalde, ordenagailuetako jokoetarako ere erabil daitezke, ordenagailuak berak sagua eta bestelako interakzio-sistemak kontrola ditzan. Iman, elektroiman eta gainerako osagaiez gain, motor esferiko berriak ordenagailu-sistema konplexu baten laguntza behar du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia