Megadosiak
1998/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Zabalik dago oraindik C bitamina-kopuruaren inguruko eztabaida: gorputzak eskatzen duena baino gehiago hartzea komeni da ala kalte egin diezaiguke? Zientzialariak ez dira ados jartzeko gai izan orain arte. Eguneko 60 miligramo hartzea gomendatzen bada ere, dosi hori 10 aldiz handiagotzea aholkatzen dute zenbaitzuek. Nobel Saria bi bider irabazi duen Linus Pauling ikertzaileak, adibidez, eguneko 60 miligramoko dosia 300 aldiz handigotzea gomendatzen du.
The American Journal of Clinical Nutrition aldizkariak argitara eman ditu eztabaida honen inguruko azken ikerketen emaitzak. Dirudienez, giza gorputzak ez du neurriz kanpo ematen zaion C bitamina behar bezala sintetizatzeko edo metatzeko gaitasunik.
Horren ondorioz, C bitaminaren megadosiek batere eraginik ez dutela diote artikulu honen egileek, gernu-bidez kanporatzen baita gorputzak bere egiten ez duen bitamina.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia