}

Marteren beste 11.000 irudi

2003/04/08 Elhuyar Zientzia

NASAk Interneten jarri ditu Marteren beste 11.000 argazki. Argazkiak Mars Global Surveyor espazio-ontziak hartu zituen, joan den urteko otsaila eta uztaila bitartean.

Mars Global Surveyor ontzia 1997az geroztik ari da Marteren argazkiak egiten eta dagoeneko planeta gorriaren azalera osoa hartu du argazkitan. Guztira ia 124.000 egin ditu.

Goikoa joan den urteko urrian egin zuen. Argazkian, meteorito baten talkaren ondotik sortutako kraterraren magaletako bat ikusten da eta, hondoan, areazko dunak.

Argazki guztiak:
Mars Global Surveyor Mars Orbiter Camera Image Gallery

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia