Marrazoak eta gure osasuna
1995/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Marrazoen kartilagoa da datozen urteotan minbiziaren aurkako borrokan oso kontutan hartu beharko dugun “lehengaia”. Kubako ikerlari-talde batek hori uste du eta 1992az geroztik, marrazoaren kartilagoz osaturiko sendabide berria aztertzen dihardu. Orain arteko emaitzek itxaropentsu azaltzeko motiboa ematen dutela iragarri dute eta hurrengo urtean aurkeztu ahal izango da ofizialki Cartildade-C izeneko substantzia.
Sendabide berriak zenbait zelulen bat-bateko ugalketa-prozesuak moteltzeko gaitasuna duela baieztatu dute Kubako ikerlariek eta minbiziaren kontra ezezik, artritisaren edota diabetearen aurka ere erabili ahal izango da.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia