}

Mantxako tunela ongi zainduta dago

1991/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Mantxako tunelaren atarian, katuak, txakurrak, azeriak, gau-txoriak, arratoiak eta beste karraskariak barrura ez sartzeko arreta berezia dute.

Mantxako tunelaren atarian, katuak, txakurrak, azeriak, gau-txoriak, arratoiak eta beste karraskariak barrura ez sartzeko arreta berezia dute. Arrazoia, itsasertz frantziarrean dagoen amorrua Erresuma Batura ez hedatzea da.

OMS-ek (Munduko Osasun-Erakundeak) argitaratu berri duen txosten batean dioenez, Mantxako tunela eraikitzen ari den “Eurotunnel” izeneko konpainiak, amorrua ez dela tuneletik igaroko agindu die Erresuma Batuko agintariei.

Orain neurri zorrotzak hartu dira alor honetan eta besteak beste albaitari frantziar eta britainiarrek zuzendutako azterketak burutzen dira.

Neurri hauek tunela ofizialki ireki arte, hots, 1993. urterarte, iraungo dute. Hortik aurrera, tresna elektrikoz osaturiko ekipamendu berezien esku utziko da tunelaren babesa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia