}

Madrilen fusio hotza lortu ote?

1989/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ale honetan fusio hotzari buruzko artikulu batean P.M Etxenike eta Toribio Fernandez eszeptiko samar azaltzen dira "fusio hotza" deitutakoaren aurrean. Hala ere, ekainaren 9ko egunkarietan Madrileko Unibertsitate Autonomoan fusio hotza lortu zela adierazten zen.

Neutroi-igorpen handia izan omen zen eta horren ondorioz, arriskuei itzurtzeko, laborategiko jendea kanporatua izan zen. Carlos Sanchez katedradunak, saiakuntza hauen buruak, fusio hotza lortu duela adierazi du, eta ez orain bakarrik, aurretik gutxienez beste 20 txandatan ere lortu omen du. Berria jakin bezain pronto, zenbait zientzilari hurbildu zen Unibertsitate Autonomora. Gehienak oso baikor agertu ziren.

Hala ere, Carlos Sanchez-ek eta bere ekipoak lortutako emaitzak ebaluatu arte ezingo da ezer behin-betirako segurtatu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia