Libiako
1995/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Mediterranio itsasoan zehar bidaiatu eta gero, 21. orrialdeko argazkian ageri den kareta dortoka (Caretta caretta) Libiako kostalderantz abiatuko da eta han arrautzak jarriz espeziearen ugalketa eta iraupena ziurtatuko ditu. Zergatik Libiara?
Edonori bururatzen zaion galdera horixe da eta hain zuzen, horren erantzunaren bila ari dira bertan World Wide Found erakundeko kideak. Uraren tenperatura eta kostaldeko bazterretan dortokek aurkitzen duten lasaitasuna dira leku horrekiko zintzotasuna azal dezaketen faktoreak. Kareta mediterraniarraren %60 inguruk Libiako kostaldera jo ohi du, hutsik egin gabe, arrautzak errutera.
Orain arte bederen, horrela gertatu da. Alabaina, etorkizunean horrela izango denik ezin du inork ziurtatu. Libiako kostaldeko baldintza egoki horiek aurki alda litezkeela ohartarazi baitute WWF erakundekoek. Beste zenbait lurraldetan usu gertatu den legez, turismoa eta arrantza, hau da, bi iharduera horiek neurririk gabe burutzeak arriskuan jarri du Mediterranioko dortoken ugalketa-modua eta bide batez, espeziearan iraupena ere.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia