Laranja-azala erraz kentzeko sistema

Laranja-azala erraz kentzeko sistema


Ipar Amerikako nekazaritza-saileko ikertzaileek laranjak segundo gutxitan zuritzeko sistema asmatu dute.

Ipar Amerikako nekazaritza-saileko ikertzaileek laranjak segundo gutxitan zuritzeko sistema asmatu dute. Laranjak saldu baino lehen pektinasa izeneko entzimak dituen disoluziotan edukitzen dira.

Entzima horiek zitrikoen atalak biltzen dituen azal zuriko pektina (substantzia likatsua) biguntzen dute. Horrela erraz zuritzen dira laranjak eta gutxienez bi minutu aurrezten dira fruta bakoitzeko.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ekonomia