
Rosetta zunda duela urtebete jaurti behar zuten, gutxi gorabehera, 2012an Wirtanen kometarekin elkartu ahal izateko. Baina jaurtigailuak, Arianne 5 ospetsuak, eztanda egin zuen probetako batean, eta, ondorioz, jaurtiketa atzeratu egin behar izan zuten, eta misioa birprogramatu .
Azkenean jaurti dute zunda ESAkoek. Egun hauetan ere hainbat arazo izan dira, baina jadanik kometarako bidean dago.
Elhuyar Zientzia