Kolesterolaren arrisku berriak

1995/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kolesterol-mailari eusteak bihotzekoak saihesten dituela gauza jakina da. Aitzitik, depresioak eta portaera-arazo larriak sor ditzakeela oraintsu jakin dugu. Finlandiako ikerlari-talde batek baieztatu ahal izan duenez, kolesterol-maila baxua dutenen artean ohi baino altuagoa da suizidiorako joera.

Ikerlari horiek plazaratu duten hipotesiaren arabera, kolesterola zelula guztietan dago. Kolesterol-maila aldatzen denean, zelula horietako portaera bera ere aldagarri bihurtzen da. Teoria berri hori baieztatzekotan, orain arteko uste asko baztertu egin beharko dugu.