
Bi mapa meteorologikoren arteko paralelismoa agertzen duen irudia duzue goikoa. Ezkerrekoa Iberiar Penintsulari dagokio, eta, eskuinekoa, aldiz, Asiako mendebaldeko Anatolia penintsulari (Turkian). Lehen begiratuan, ordea, norbaitek pentsa lezake Kantauri itsasoari anaia bikiren bat aurkitu diotela. Kostalde bietan pilatutako hodeiek eragiten dute antzekotasuna hain nabarmena izatea.
Uztailaren 12koak dira bi mapak, eta Meteored-ek plazaratu zituen. Hain juxtu, “paralelismo kantauriarrak” izenburupean eskegi zituzten foroan.
Aulestiarte Lete, Izaro
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa