}

Kafea hartzea ez da hain arriskutsua

1991/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nahikoa zabaldua dago kafea hartuta bihotzeko gaixotasunak izateko arrisku handiagoa dagoela dioen eritzia. Usteak ordea, erdia ustel. Holandako Erasmus unibertsitatean Walter Willet irakasleak eta bere taldeak burututako inkesta batek besterik frogatu bait du.

Bi urtean zehar 40 eta 75 urte bitarteko 45.589 kafezaleren segimendua egin dute eta egunean batezbeste lau kafe hartuta bihotzeko gaixotasunak izateko arrisku-faktorea 1,04 bakarrik da. Deskafeinatua hartzen zutenekin egindako antzeko inkestan ordea, arrisku-faktorea 1,63 (handiagoa!) dela frogatu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia