Elhuyar zientziaren komunikazioa

James Watsoni ohorezko izendapen guztiak kendu dizkio bere laborategi izan zenak

2019/01/15 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

james-watsoni-ohorezko-izendapen-guztiak-kendu-diz
James Watson Arg. Cold Spring Harbor Laboratorategia

James Watsonek Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel saria jaso zuen 1962an, Francis Crickekin batera, DNAren egitura argitzeagatik. Ikerketa hark ospetsu egin bazuen ere, bere pentsaeragatik ere azaldu izan da komunikabideetan, arraza zuriaren nagusitasunean sinesten baitu, eta oinarri genetikoa duela ere adierazi izan du.

2007an, halakoak esan zituenean, 43 urtez bere lantoki izan zuen Cold Spring Harbor Laborategiak esandakoa atzera botatzera behartu zuen. Horren ondoren, Watsonek dimisioa eman zuen.

Edonola ere, badirudi ez duela pentsaera aldatu, berriki ideia berari eutsi baitio dolumental batean. Horri erantzunez, Watsoni ohorezko izendapen guztiak kentzea erabaki du Cold Spring Harbor Laborategiak. Atera duen adierazpenean, Watsonen ekarpen zientifikoa aitortzen da, baina, horrekin batera, hau zehazten da: “dokumentalean egindako baieztapenak guztiz eta erabat bateraezinak dira gure helburu, balio eta irizpideekin”.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia