Uhin ultramoreak

#71 UHIN ULTRAMOREAK: Dantza gaitezen!

Dantzatzeko prest datoz “Uhin ultramoreak” podcasteko kideak. Ez bakarrik mihia, baita gorputza ere. Dantza egitea gustatzen zaielako, eta, bide batez, onuragarria delako. Izan ere, osasunarekin lotuta ariketa fisikoa aipatzean, gutxitan akordatzen dira dantzarekin. Baina dantza oso ariketa konpletoa da, eta, zientzialariek frogatu dutenez, onura fisikoak ez ezik, psikikoak eta sozialak ere baditu. Halaxe erakusten dute dantzan.eus atariaren Osadantzan atalean bildutako artikuluek. Haien errepasoa egin dute Ana Galarraga Aiestaranek eta Nahikari Beltza Calvok. Bestalde, egia ote da errepideetan errail gehiago jartzea eraginkorra dela trafikoa arintzeko?

Ana Galarraga Aiestaran

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali