}

Irudi zoragarriak Hubble teleskopioari esker

2002/07/04 Elhuyar Zientzia

Hubble teleskopio berriak izar-leherketak argi eta garbi ikusteko aukera emango digu. Besteak beste, izarrek beren bizitzan izaten dituzten gorabeherak hobeto ezagutzeko aukera eskainiko digu teleskopio horrek.

Jasoko ditugun irudi ikusgarriek, gure galaxiako izar-masen leherketak aurkezteaz gain, izar horien hondakinak aztertzeko aukera emango digute. Cassiope A. izena dute hondakin horiek. Astronomoek supernoba horien hondakinak hurbiletik aztertu nahi dituzte Hubble-ek eskaintzen dizkien kalitate handiko irudiei esker. Astronomoak leherketa horietan gas-multzorik osatzen den jakiten saiatuko dira, besteak beste. Zientzialarien aburuz, baliteke izar- eta
planeta-belaunaldi berrietan, gas-multzo horiek birziklatzea lortzea.

Horrez gain, Hubble-ren irudien kolore bakoitzak informazio ezberdin bat eskainiko du: urdinez koloreztatutako zatiek, adibidez,
oxigeno-kantitatearen berri emango dute eta gorriek, berriz, sulfuratuari buruzko informazioa.

Teleskopio hau astronomia-arlorako oso aurrerakoia izango dela nabarmendu dute zientzialari ugarik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia