Neopilina edo bizi den fosila

1990/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lehen begiradan badirudi ondoko irudikoa oskol bat besterik ez dela, baina ez da edozein oskol; neopilina baizik. Aro Primarioko fosila dugu; duela 350 milioi urte dinosauruak baino lehen agertutakoa.

1930. urtean Nils Odhner paleontologo suediarrak, moluskuen arbasoa izan zitekeela iradoki zuen. 1957.ean Ozeano Barean aurkitu zuten 3.000 metroko sakoneran Galathea untzi daniarrean zihoazenek. Eraztunak zituen anelidoek bezala, bederatzi muskulu-pare, zakatzak eta giltzurrunak. Odhner-en eritzia baieztatzen zuen beraz: moluskuenganako eboluzio-bidean tarteko maila zen.

1980. urtean, Philippe Bouchet jaunak 1889. urtean Azore Irlen inguruan 1.300 eta 1.600 metro bitarteko sakoneran jasotako oskol txiki batzuk aztertu zituen. Oskol txiki batek (bi milimetrokoak) lamina bikoitza zuen; Neopilina zen beraz.

Geroztik animalia hau bizirik egon zitekeela pentsatu izan da eta Galiziatik 300 kilometrora aurkitu zen bat eta 1987. urtean 2 milimetroko beste bi aurkitu dira.

Orain, sakonera txikian bizi daitekeenaren bila ari dira. Sakonera txikian hazita, fosil txiki hauek hainbat denboran zehar nola iraun duten jakin ahal izango genuke, bide batez moluskuak nola sortu ziren ere argituz.