Indonesiaren "oparia"
1995/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
1993an Indonesiako gobernuak DDTa erabiltzea debekatu zuen. Alabaina etxerako nahi ez duena, auzokoari eman dio. Izan ere, 100 tona DDT opari egin dizkio Nepali. Afera honetan gainera, munduko osasunaz ardura nagusia duen Osasunerako Mundu Erakundeak DDTaren garraioa ordainduko du. Nepaldarren osasuna zaintzeko modu txit berezia benetan!
DDTa malaria kutsatzen duen anofele moskitoa kontrolatzeko erabiliko bada ere, esaera zaharrak diona aplika daiteke kasu honetan: gaurko ogia, biharko gosea. DDTa animalia eta pertsonontzat toxikoa da, gorputzean metatzen da eta ingurugiroan hogei bat urte irauten du degradatu gabe. (Panosen berria.)
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia